«Hordago», kulturgileak ere bake bidean

«Hordago» izeneko kantua eta bideoklipa Ipar Euskal Herriko 35 bat kantari, idazle eta musikarik elkarlanean egindako ekoizpena da. Iazko abenduan Luhusun bakearen artisauen aurkako polizia operazioa izan zelarik hasi ziren elkarlanean 60tik gora kulturgile, «arte munduko eragileek Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko dinamikan parte hartzea» xede. 

Bide horretan sortu zuten lehenbizi harremana indartzeko blog bat eta orain sorkuntza lan hau argitaratu dute. 

Bigarren hitzordu bat ere iragarri dute ‘Kulturgileen Ekimena’-ren izenean, irailaren 30erako egun osoko jaialdi bat ari dira prestatzen «12 ordu Bake Prozesuaren alde» lelopean. Kantaldiak, bertsoak, ekitaldiak eta kontzertuak iragarri dituzte. 

Bide batez, abenduaren 9rako bakegileek Parisen preso politikoen eskubideen alde deitu duten mobilizazioan parte hartzeko deia ere egin dute. 

2017 EKA. 23