Igarki Robles, Aiala Zaldibar eta Ibon Esteban, herri harresia eraikitzeko prest

Igarki Robles, Aiala Zaldibar eta Ibon Esteban, Auzitegi Nazional espainolak zigortutako zazpi gazteetako hiruk, sententzia «desobeditu» egingo dutela jakinarazi dute bideo batean eta igandean «herri harresi» bat eraikitzeko prest daudela adierazi dute. «Epaiketa politiko eta torturen aurka lerrokatzen diren guztiekin herri harresi sendo bat eraikitzeko prest gaude eta Euskal Hren kontrako sententzia hau ez dugula inondik inora onartzen oihukatuko eta irudikatuko dugu». Dei egin diote « konponbidea nahi duen orori, zilegi ez den salbuespen legediaren aurka» altxa daitezen. Egun hauetan antolatu diren ekimenetan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete.

2015 MAI. 15