Iñaki Etxaberen hilketaz, anaia eta seme-alabekin

40 urte bete dira Iñaki Etxabe Orobengoa arrasatearra Kanpazarren zuen ostatuan hiru gizonezkok tirokatu eta hil zutenetik. Gerra zikinaren ekintza hau nahiko ezezaguna da eta zigorrik gabe dago oraindik; gainera, Estatuak ez du ekintza terrorista gisa onartzen. Urteurrenaren harira, GARA eta NAIZ Etxaberen senideekin –Luis anaia eta Olatz, Ainhoa eta Aitor seme-alabekin– eta 1975ean Arrasateko alkateorde zen Jose Antonio Altunarekin izan dira.

2015 URR. 06