Iritsi da hegaluzea Bermeoko portura

Hegaluzea iritsi da Bermeoko portura. Goizeko 6.00etarako ari ziren deskargatzen itsasontziak, eta ondoren enkantea izan da, hegaluzeak arraindegietarako bidea hartu aurretik. Hiru ontziren artean 16.868 kilo harrapatu dituzte. Gotzon Aranburu kazetaria bertan izan da, prozesu guztiaren berri jasotzen.

2015 UZT. 22