‘L'Estaca’ kantatuz Urretxuko jaietan

Kantu afariarekin bukatzen dira urtero Urretxuko jaiak. Aurtengoan Kataluniari keinu berezia egin nahi izan diote urretxuarrek, Lluis Llachen ‘L'estaca’ abestiaren euskal bertsioarekin. 50 urte betetzera doan himnoa kantatzearekin batera, agertokian Gure Esku Dago talde eragileko kideek esteladak erakutsi dituzte.

2017 IRA. 19