‘Lu eta Le’ antzezlanaren entsegu orokorra Urnietan

‘Lu eta Le’ antzezlanaren entsegu orokorra egin dute Urnietako Sarobe aretoan. Bernardo Atxagak idatzitako testuari hiru aktorek ematen diote bizitza (Klara Mendizabal, Ramon Agirre eta Joseba Apaolazak). Funtzioa hasi aurretik tartetxo bat eskaini diote NAIZi Xabier Mendigurenek, Juan Carlos Perezek eta Donostia 2016ko kultur egitarauaren zuzendari Xabi Payak.

2016 AZA. 18