Lyongo hainbat alderdi eta eragile ere euskal presoen eskubideen defentsan
2017/11/27
Loading player...

Espetxe bira Poitiers ingurura iritsi da gaur (MAPA etapaz etapa), aurreko astea Lyonen amaitu zuen Etxerat, Bagoaz eta Sarek antolatutako martxak eta bertako igaroaldiaren bideo laburpena da hau. Bertan, besteak beste, France Insoumise alderdiko kontseilari bat, Andrea Kotarac, ageri da, euskal preso politikoen eskubideez hizketan, «nahiz eta Frantzian preso politikorik ez dagoela dioten». Giza eskubideen ligako (LDH) Patrick Canin ere mintzo da urrunketaren aurka eta larriki gaixo diren presoen askatasunaren alde. 

Lyonen, gainera, eskualdeko kartzela administrazioko zuzendariarekin bildu zen ostiralean birako ordezkaritza eta LDHren lokalean hitzaldia eman zuen. 

EUSKAL HERRIKO PARAJEAK | GOTZON ARANBURU
 
Loading player...
 
Loading player...


Arlabanetik hasi eta Makatzgaineraino, udazkeneko ibilaldia Elgeako mendietan. Behe-lainoa bidelagun izanda irudi ederrak eskaintzen ditu lainoen gaineko egun eguzkitsuak.