Mohamad Al Roumi parle de la situation des réfugiés syriens

Mohamad Al Roumi pintorea, argazkilaria eta zinemagilea da. Bera izan zen, duela bi urte, Siriar Karabana Kulturalaren sortzaileetako bat. Ordudanik, Paristik abiatuta, etengabe dabil Europan barrena, Siriako errefuxiatuen egoeraren larria aldarrikatzen. NAIZi frantsesez eskainitako elkarrizketa honetan, Europara iritsi diren milaka siriarrak orokorrean ondo integratu direla adierazi du, batez ere Alemanian. Iheslarien artean gazteenak dira Europarako bidea hartu dutenak. Karabana Kulturalak, hasieran, bizpahiru hilabeteko «abentura» izango zela aurreikusten zuen, oso diru gutxi baitzuten egitasmorako, baina hiri batetik bestera mugitu ahala tokian tokiko herritarrek ondo hartu duela karabana jabetu da Al Roumi, eta jendeak bazuela beharra siriar hauen ahotsa bertatik bertara entzuteko. Daesh eta antzeko taldeetan «oso, oso, oso gutxi direla siriarrak» azpimarratu digu Al Roumik, jende bakezalea direla eta ekarpen handia egin diezaioketela Europari.

2016 URR. 13