Mutiloako zabortegira doazen kamioak zenbatu egin dituzte gaur: ehun izan dira

Mutiloako zabortegiak eta bertara doazen kamioiek sortutako kezka dela eta, Goierri Birzirik plataformak informazio gunea antolatu dugu gaur Ormaiztegin. Goizeko seietatik arratsaldeko seietara, hamabi ordu egin dituzte Mutiloarako bidegurutzean. Herritarrei informazioa ematearekin batera, egunean zehar zenbat kamioi pasatzen diren kontatu dute. Hamabi ordu horietan 100 kamioi zenbatu dituzte. Goierrik ez duela horrelako bidegabekeriarik merezi salatu dute plataformako kideek, herritarren osasuna eta ingurumena errespetatuko dituen hondakin kudeaketa adostua aldarrikatu dute, eta bide horretan lanean eta borrokan jarraitzeko konpromiso irmoa erakutsi dute.

2017 UZT. 20