Nafarroa Oinezek ‘Lingua Navarrorum’ abestiaren bertsio berria egin du

1992.urtean Vianako ikastolak antolatu zuen Nafarroa Oinez festa, eta, urte horretan, aski ezaguna izan zen bere ‘Lingua Navarrorum’ abestia. Orduan, herrialde ezberdinetako pertsonek parte hartu zuten beraien hizkuntzan abestuz (alemanez, ingelesez, arabieraz, japonieraz…). 24 urte geroago, abestiaren eta bideokliparen bertsio berria egin dute, oraingo honetan, hizkuntza gutxituei protagonismoa emanez (kitxua, korsikera, kaxubiera, katalana, baita zeinu hizkuntza ere).

2016 URR. 03