Nerea Martinez, poliziek hildako Pedro Mari Martinezen iloba

Bere osaba, Pedro Mari Martinez, tiroka hil zutenean, artean jaio gabe zegoen Nerea Martinez. Baina ondo asko daki zer den biktima izatea, eta gogor salatzen du Estatu espainiarrak oraindik ere bertsio ofizialari eustea, ez onartzea zeintzuk izan ziren sarraskiaren errudunak. «Terrorista» bere osaba ez zela izan oso garbi dauka, ezta hildako beste lau langileak ere.

2016 MAR. 03