Oñatiko Aloña iturria txukundu du 1940an eraiki zuenaren bilobak
2017/04/14
Loading player...

1940 urtekoa da Oñatiko Aloña Iturria, Arantzazu monasterioko aldaparen hasieran dagoena. Segurako bidezain batek apaindu zuen, harri txintxarrez egindako irudiekin, hala nola baserritarren aurpegiak, dantzariak, eguzkia, ilargia, edo Arantzazuko Ama Birjina. Oso bestelakoa zen orduan inguru honetako paisaia; fabrikarik gabea eta dena soro. Azken urteotan zikintzen joan da iturria, eta Segurako bidezainaren biloba batek txukundu du.

EUSKAL HERRIKO PARAJEAK | GOTZON ARANBURU
 
Loading player...
 
Loading player...


Arlabanetik hasi eta Makatzgaineraino, udazkeneko ibilaldia Elgeako mendietan. Behe-lainoa bidelagun izanda irudi ederrak eskaintzen ditu lainoen gaineko egun eguzkitsuak.