‘Pasaiako Badia’ (2. teaser-a)

Pasa den larunbatean aurkeztu zuten 1984an Pasaiako badian jazotako gertaerak oinarri dituen ‘Pasaiako Badia’ dokumentala diruz laguntzeko kanpaina, 8.000 euro zituzten helburu eta dagoeneko 6.000ko langa gainditu dutela iragarri dute Oinatzak Produkzioak taldekoek, ekarpena egin dutenei esker ona adierazi nahi izan die.

Diru bilketa kanpaina finantziazio ikuspegitik soilik ez, gaia eta lana bera zabaltzeko helburuz ere sustatu dutela nabarmendu dute egileek eta proiektua hedatzearekin bat gaia ere gizarteratzea lortzen ari direla. Aurrerapen bideoa zabaltzeari garrantzia berezia eman nahi diote. 

2016 AZA. 15