Pirritx, Porrotx eta Marimotots, «euskararen sagartzearen» alde

Baionako Bernat Etxepare lizeo berria ekipatzeko diru biltze kanpainarekin bat egin dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Guztira 300.000 euro bildu nahi dituzte, eta, laguntzaren truke sagarrondoak banatzen ditu Seaskak.

Larunbatean euskararen egunean Seaskako kideak Donostian izango dira, Bretxan. Hernanin, Goierrin, Baionan eta Urruñan ere izango dira aurrerago sagarrondoak saltzen. Informazio gehiago eta internetez erosteko aukera, hemen.

2016 ABEN. 01