Protesta kluben arteko pilota finalean: pilotakada bakar bat ez du jo Usurbilgo Pagazpeko klubak

Usurbilgo Pagazpeko klubak afizionatuen kluben arteko finalari boikota egin dio, azken orduko data aldaketen aurrean protesta egiteko. Txapelketa hasieran egutegi bat ezarri zen, baina ondoren, Bilboko urtarrilaren 14ko mobilizazioarekin bat ez egiteko, finalerdi bat astebete atzeratu egin zuten. Gero, finala ondo prestatzeko, finala bera ere astebete atzeratu zuten eta horretaz kexu agertu dira Usurbilgo Pagazpekoak, gaurko finalean euren pilotari on batzuk jokatzerik izan ez dutelako.

Jende ugari gerturatu zen Amezketaraino, baina ikuskizun itsusia ikusi. Tolosakoak sakea egin eta Usurbilgoak erantzun ez. 14-0arekin Tolosakoak falta egin dik saketik eta Usurbilgoak sakea egitera joan eta zuzenean lurrera bota du pilota. Hurrengo bi partidak ez dira jokatu.

2017 OTS. 06