Skakeitan, ‘Lerro hutsen artean’ Manu Chaoren kolaborazioarekin

Skakeitan taldearen ‘Lerro hutsen artean’ kantuaren bideoklipa da honakoa. ‘Galera’ diskoaren bigarren aurrerapena da eta Manu Chaoren kolaborazioa izan du taldeak abesti honetan. Ez da abentura honetan Skakeitan taldekoek izan duen bidelagun bakarra, tartean ere dira Fermin Muguruza edo Aspencat bezalako artistak.

Higain estudioetan Haritz Harreguyren gidaritzapean grabatu eta nahastutako estudioko lan luzea da ‘Galera’. Egunotan Durango azokan Mauka Musikagintzako standean izango da eskuragai diskoa, eta zuzenean ikusteko aukera ere izanen da gaur gauen Plateruenako oholtza gainean. Bertan ere ez dira bakarrik izango, Asier Beramendi (Eraul), Hodei Beitia (Arkada Social), Juantxo Arakama (Glaukoma), Xabi Solano (Esne Beltza) eta sorpresa gehiago espero badira bertan.

2016 ABEN. 05