Stockholm-en ere Korrika!

‘Suediako Euskaldunen Elkartea - Zazpiak Bat’ da Korrikaren antolatzailea Stockholmen eta arrakastatsua izan da aurtengo edizioa, Unai Aranzadik igorri digun bideo honetan ikus daitekeenez (argazkiak hemen). Ez da adibide bakarra, aurten txiki geratu zaizkio Korrikari 2.161 kilometroak eta munduaren hamaika bazterretan dabiltza euskahaldunak. NAIZ+-eko ‘Zortzigarrena’ blogean ari gara horiek biltzen.

2015 MAR. 25