UEFAren Nyongo egoitzan (Suitza) Txapeldunen Ligako final zortzirenetarako zozketa burutu dute, eta honakoak izango dira partidak:
Galatasaray - Schalke 04
Celtic Glasgow - Juventus
Arsenal - Bayern Munich
Shaktar Donetsk - Borussia Dortmund
Milan - Bartzelona
Real Madril - Manchester United
Valentzia - Paris Saint Germain
Oporto - Malaga
Joaneko partidak 2013ko otsailaren 12/13 eta 19/20an jokatuko dira, eta itzulikoak martxoaren 5/6 eta 12/13an.
Final laurdenetarako zozketa martxoaren 15ean egingo da, eguerdian, eta finala maiatzaren 25ean jokatuko da Londresko Wembley estadioan.
Txapeldunen Ligari buruzko zein beste txapelketa batzuei buruzko informazioa eskuragarri dago futbolari buruzko NAIZen webgune berezian.