NAIZ.INFO
DONOSTIA

Euskara ikasleak omentzeko egun osoko jaialdia antolatu dute larunbat honetarako Usurbilen

Euskara ikasleak omendu asmoz, Korrikak eta AEK-k egun osoko jaialdia antolatu dute larunbat honetarako Usurbilen. Bestalde, Korrika 18ren mezu zabaldu nahian bideo bat egin dute.

Korrika 18ko kide bat larunbateko jaialdiaren kartelarekin. (A. ARROITA)
Korrika 18ko kide bat larunbateko jaialdiaren kartelarekin. (A. ARROITA)

Korrikak eta AEK-k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren «milaka» pertsonak omendu eta protagonista bilakatuko dituzte euskararen aldeko lasterketaren 18 edizioan.

Elkarteon ustetan, «itzela» da euskara ikasleek hizkuntzari egiten dioten ekarpena. Horregatik, euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren pertsonak omentzeko egun osoko egitaraua antolatu dute larunbat honetarako Usurbilen.

Era berean, larunbatean emango zaio hasera Korrika Kulturalari.

Bestalde, Korrika 18ren mezua eta omenduak uztartu eta azaltzeko asmoarekin, bideo bat egin dute. Bertan, Euskal Herriko hainbat aurpegi ezagun agertzen dira, euskara ikasleekin batera.

Eriz Zapirainen lana izan da, Igor Elortzaren gidoiarekin.