Naiz.info
Vigo

Realak berdindu egin du Balaidosen Celtaren aurka

Montanierren mutilak azpitik joan dira markagailuan, baina bigarren zatian Elustondoren golak eman die berdinketa donostiarrei (1-1). Celta hamar jokalarirekin geratu da. [Partidako xehetasunak]

Realak berdinketa eskuratu du (1-1) Balaidosen Celtaren aurka. Galizarrak markagailuan aurreratu dira lehenengo zatiko 32. minutuan eta maldan gora jarri zaie partida donostiarrei.

Bigarren zatian, aldiz, Fernandezek txartel gorria jaso du eta Celta jokalari bat gutxiagorekin geratu da.

Egoera horrek Realaren alde jarri du norgehiagoka. Hainbat aukera izan ondoren, Elustondok eman dio berdinketa txuri-urdinei.

Azkenean, banako berdinketa Balaidosen.

Partidako xehetasunak NAIZeko web berezian.