EAJk haurreskoletan gaztelania «inposatzen» duela salatu du LAB sindikatuak

Sindikatuak elkarretaratzeak deitu ditu astelehenean Donostian, Bilbon eta Gasteizen EAJk, PPk eta UPyDk haurreskolen inguruan hartutako erabakia salatzeko.

Naiz.info |Bilbo|08/02/2013 22:31

Haurreskoletan gaztelaniaren presentzia areagotzeko eskatu zuten atzo EAJk, PPk eta UPyDk Gasteizko Legebiltzarrean.

LAB sindikatuak ohar bidez plazaratu du bere irakurketa, eta gaztelania «inposatu» nahi izatea egotzi dio EAJri.

«LAB sindikatua pertsona eleanitzez osatutako Euskal Herria euskaldunaren alde dago eta hori bultzatzen du, baina EAJk onartu duena ez da gure haurrak eleanitzak izatea baizik eta kontrakoa, euskararen ezagutza kaltetu eta gutxitu eta gaztelania inposatzea. Espero dugu erabaki hau ez izatea EAJk ordaindu behar izan duen bidesaria hurrengo Parlamentuko aurrekontuak aurrera ateratzeko», nabarmendu du sindikatuak oharrean.

Ildo horretatik, hurrengo astelehenean elkarretaratzeak deitu ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen, arratsaldeko 18.00etan, Hezkuntza Delegazioen aurrean.

INFOS ASSOCIÉES

[Subtítulos en castellano] 2003an Espainiako gobernuak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen: Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideak torturatu egin zituzten. ETAko kide zirela esan zuten. 7 urte beranduago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatu zen: akusatu guztiak absolbituak izan ziren. Dokumental hau ez da ordea bidegabekeria tamalgarri horien bilduma; lehenengo euskarazko egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka hizpide. [DOKUMENTALA]

Esperimentu bat egitera atera ginen...
 
¿Y SI NO SE CUENTA?
Kontatzen ez dena ez da