naiz
legazpi

Gizonezko baten gorputa topatu dute Legazpin, mendian

72 urteko gizonezko bat hilik aurkitu du Ertzaintzak Legazpin. Gorpua mendian topatu dute, zuhaitzak eraisten ari ziren zonalde batean.

Bart gaueko 23.00ak inguruan, Ertzaintzak 72 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu du Legazpin. Hilotza mendian topatu dute zuhaitzak eraisten ari ziren toki batean.

Antza, bere lurretan egiten ari ziren lanak ikuskatzera joana zen gizonezkoa eta itzultzen ez zela ikusirik, senideek larrialdi zerbitzuei dei egin zieten bilaketa lanak hasteko.

Gizonezkoari zuhaitz bat gainera erori zaio eta bertan hil da.