NAIZ

Inazio Agirre euskaltzale eta ezker abertzaleko kidea hil da

2003an legez kanporatuak izan ziren AuB plataformetako zerrendaburua izan zen Gipuzkoan eta aurretik Tolosako Udalean zinegotzi. Donostiako Udaleko euskara patronatuko zuzendaria ere izan zen.

 

Agirre 2009ko Euskaren Egunean Donostiako mintzodromoan. (J.C. RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Agirre 2009ko Euskaren Egunean Donostiako mintzodromoan. (J.C. RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Inazio Agirre Arregi gaur gauean hil da 66 urte zituelarik. Orain dela hamar bat egun istripua izan zuen bizikletan zioalarik eta geroztik ospitalean egon da egoera larrian. Ezker abertzaleko kidea izan da urte askotan eta gaur egun Sortuko militantea zen.

2003an AuB plataformetako zerrendaburua izan zen Gipuzkoan, baina Estatu espainoleko auzitegiek legez kanpo utzi zituzten. Tolosako Udalean zinegotzia izateaz gain, euskaltzalea eta filologoa ere zen. 80 . hamarkada bukaeratik 2003rarte Donostiako Udaleko euskara patronatuko zuzendaria izan zen. Euskararen inguruko artikulu ugari idatzi izan ditu GARA egunkariko iritzi sailean.

Tolosan oso ezaguna zen eta inauterizale, bertsozale eta kantuzale amorratua. Joan den urtetik jubilaturik zegoen. Emaztea, semea eta alaba uzten ditu.

Twitterren jende ugarik agertu du bere dolumina Agirreren heriotzaren ostean.

Horien artean Ibai Iriarte Tolosako alkateak:

Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakariak:

Kike Amonarrizek:

Pernando Barrena Sortuko kideak:

Marian Beitialarrangoitia Gasteizko Legebiltzarreko kideak:

Zigor Etxeburua Gipuzkako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak:

Iñaki Soto, GARAko zuzendariak: