NAIZ
BILBO

Pa...YA! konpartsarena txosna txukunena, Irrintzirena eskasena

Konpartsen txosna txukunena eta eskasena saritzeko ekimena herritarren parte hartze irekiarekin egin dute aurten lehen aldiz eta emaitza gauerdia pasata ezagutu da. Otxarkoaga auzoko ‘Pa...Ya!’ konpartsarena da txukunena interneteko erabiltzaileen ustez, Irrintzirena laburren geratu dena.

Txanpon beraren bi aurpegiak bi txiotan hedatu ditu Bilbok Konpartsen Twitter kontuak:

Sarean eta edonork parte hartzeko moduan egin dute aurten sari banaketa Bilboko Konpartsek. Ahaleginik handiena egin duten konpartsen artean 490 bozka jaso ditu Pa...Ya! konpartsak eta Uribarri konpartsa gertaratu zaio, soilik, 404 bozkekin. Internet bidezko bozkaren paradoxa, Pa...Ya! konpartsakoek ia-ia apainketa makalenaren saria ere jaso dutela, 264 bozka baizituzten apainketan lan eskasa egin dutenen artean, azkenean Euliaren saria eraman duen Irrintzik baino 9 bozka eskas gutxiago.