NAIZ
Donostia

‘Intouchables’-en zuzendarien azken lanak itxiko du Zinemaldiaren 62. edizioa

‘Samba’ da Intouchables fimaren zuzendarien azken lana eta Donostian, Zinemaldiaren 62. edizioa itxiz estreinatuko dute Europan. Omar Sy aktore arrakastatsuarekin lan egin dute, berriz ere, zuzendariek eta berarekin dira Charlotte Gainsbourg eta Tahar Rahim ere.

Filmaren une bat. (Zinemaldia)
Filmaren une bat. (Zinemaldia)

Pixkanaka Zinemaldiaren inguruko datu guztiak ematen ari da antolakuntza eta gaur jakinarazi dute ‘Samba’ filmaren Europako estreinaldiak itxiko duela aurtengo edizioa. Filma Olivier Nakache eta Eric Toledanok zuzendu dute, ‘Intouchables’ filma arrakastatsuaren egileek. Filma honek Frantziako Estatuan 19 milioitik gora ikusle izan zituen, 8 milioi Alemanian eta 2 milioi eta erdi Espainiako Estatuan.

Bi zinegile hauen lan berrian Omar Sy ageri da, berriz, protagonista lanean. Berarekin dira Charlotte Gainbourg eta Tahar Rahim ere. Donostian estreinatu ostean urriaren 15etik aurrera Ipar Euskal Herriko zinemetan ikusi ahalko da eta beranduxeago hegoaldean.