NAIZ
DONOSTIA

Izagirre: «Ez dut ulertzen kargu publikoek Kutxaren kontrol publikoaren alde ez egitea»

Kutxaren kontrol publikoa bermatzeko Gipuzkoako Aldundiak eginiko proposamenaren aurrean izan diren erreakzioei erantzun die Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek, eta kargu publikoek kontrol publikoaren alde egin ez izana ulertzen ez duela esan du.

Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea, artxiboko irudi batean. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea, artxiboko irudi batean. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Ohar baten bidez, Izagirrek gogoratu du Donostiako Udala Kutxaren instituzio sortzaileetakoa dela, eta «Kutxak hasieratik nahi izan duela izaera publikoa eta soziala», eta hori bermatu egiten duela Gipuzkoako Aldundiaren proposamenak.

«Ez dugu ulertzen ordezkari politikoek honen kontra egitea, eta dei egin nahi diet soseguz hitz egiteko, eztabaidatzeko, adostasunak bilatu behar ditugu», nabarmendu du Izagirrek.

Hala ere, helburua zein den ahaztu ezin dela gaineratu du: Kutxaren kontrol publiko eta soziala ziurtatzea, hain zuzen.