naiz
baiona

Angeluko bi heriotzak genero indarkeria kasuak izaten ahal direla adierazi du prokuradoreak

Baionako prokuradorearen arabera, nabarmentzen den teoria da Baionan atzemandako gizonak Angeluko bi pertsonak hil zituela eta ondoren bere buruaz beste egin zuela.

Gorpuak atzeman zituzten etxea, Angelun. (Gaizka IROZ)
Gorpuak atzeman zituzten etxea, Angelun. (Gaizka IROZ)

Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradore berriak agerraldi egin zuen atzo Angelun larunbatean atzemanak izan ziren hildako bi pertsonen eta Baionan igandean aurkitutako gorpuaren artean lotura izaten ahal dela azaltzeko. Baionako auzi poliziak eramaten duen ikerketaren berri eman zuen.

Bi pertsona hilik aurkitu zituzten larunbatean Angelun. Bestalde, igandean Baionako baso batean gizon baten gorpua topatu zuten, bere buruaz beste egin ondoren.

Prokuradorearen arabera, nabarmentzen den teoria nagusia da Baionan atzemandako gizonak Angeluko bi pertsonak hil zituela eta ondoren bere buruaz beste egin zuela.

Angelun 80 urte inguruko gizon bat eta bere iloba elbarrituaren laguntzailea izan dira hilak. Bere buruaz beste egindako gizona zaintzailearen bikotekide ohia zen.

Dirudirenez, bikotekideen artean indarkeria kasuak jazoak izan ziren aurretik. Baionan atzemandako gizonak azaroan epaitegian agertu beharra zuen zaintzaileak ezarritako bortizkeria salaketa bati erantzuteko.