NAIZ

Valentino Rossi izan da azkarrena Australian

Marc Marquezek ezin izan du lasterketa bukatu, eroriko abten ondorioz. Moto3 mailan berriz, Efren Vazquez bilbotarrak laugarren postuan amaitu du. [Sailkapenak]

Rossi garaipena ospatzen. (Peter PARKAS / AFP)
Rossi garaipena ospatzen. (Peter PARKAS / AFP)

Valentino Rossik irabazi du Phillip Islanden ospatutako Australiako Sari Nagusia, MotoGPko mailan. Jorge Lorenzo sailkatu da bigarren eta Bradley Smith hirugarren.

Joan den astean Munduko txapelduna bilakatu zen Marc Marquezek erorikoa izan du eta ezin izan du proba bukatu.

Moto3 mailan, Efren Vazquez laugarren postuan geratu da, sailkapen nagusian bezala.