NAIZ
GASTEIZ

Lakuako Gobernua datorren astean hasiko da 2015eko aurrekontuak negoziatzen

Lakuako Gobernua datorren astean hasiko da 2015eko aurrekontuak negoziatzen. Josu Erkorekak azaldu duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak alderdiekin egin duen errondaren ondoren ondorioztatu du akordioak lortzeko «elkar-ulertze giroa» badagoela. PSErekin «harreman berezia» dagoela onartu du.

Josu Erkoreka, gaur eskaini duen agerraldian. (@jerkoreka)
Josu Erkoreka, gaur eskaini duen agerraldian. (@jerkoreka)

Josu Erkoreka Lakuako bozeramaileak esan duenez, datorren astean onartuko du Lakuako Gobernuak 2015eko aurrekontuen lege proiektua eta aste horretan bertan hasiko da negoziatzen, alderdi guztiekin, «salbuespenik gabe».

Esan duenez, Gobernuak «inori ez dio aterik ixten» akordioetara heltzeko, baina onartu du PSErekin «harreman berezia» duela iaz sinatu zuten ituna dela-eta. Akordio haren inguruan «balorazio baikorra» egin du, «baliogarria» izan dela erantsi du eta betetzeko konpromisoa berretsi du. Horregatik, Gobernu Kontseiluan onartu aurretik datozen egunetan PSEri proiektuaren «ildo nagusiak» aurkeztuko dizkio.

2015eko aurrekontuek «konpromiso sozial handia» izango dutela nabarmendu du Erkorekak.