naiz
iruñea

Ultzaman galdutako gizonezkoa onik aurkitu dute

Ultzaman atzotik galduta zegoen gizona onik aurkitu dute, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Desagertutako gizonezkoak Arraitz inguruan utzia zuen autoa perretxiko bila joateko. Itzulerako bidea ezin topatu eta berak eman zien abisua larrialdi zerbitzuei, galduta zegoela adieraziz.

Bilatze lanak atzo bertan abiarazi zituzten, baina gizonezkoaren sakelakoa bateriarik gabe geratu zen. Gau osoan bere bila jarraitu dute eta gaur goizeko 08.00etan berrabiarazi dituzte bilatze lanak eta onik topatu dute, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez..