NAIZ
TOLOSA

Gizon bat hil da Tolosan, igogailu batean izandako ezbeharrean

Gizon bat hil da gaur eguerdian Tolosan, igogailu batean izan den ezbeharrean. Ez dago argi nola gertatu den.

Ezbeharra Tolosako Samaniego kalean gertatu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. 13.00ak baino lehenxeago, larrialdi zerbitzuei ohartarazi diete gizon bat zegoela igogailuaren zuloan erorita.

Suhiltzaileak eta osasun zerbitzuetako langileak hara joan dira eta gizona hilda zegoela baieztatu dute. Zabaldu den hipotesiaren arabera, baliteke gizonak igogailuaren atea ireki eta zulora erori izana, kabina bertan ez zegoelako. Sistemaren akatsa izan ote den ikertzen ari dira.

Hildakoak 87 urte zituen eta Jokin Bildarratz Tolosako alkate ohi eta EAJko senatariaren aita zen, alderdiko iturriek baieztatu dutenez.