naiz
beit hanun

Haur palestinar bat hil da Gazako erasoaldian Israelek jaurtitako lehergaiak eztanda eginda

Lau urteko haur palestinar bat zendu da Beit Hanunen. Israelek Gazaren aurka abiatutako azken erasoaldian jaurtitako lehergai zahar batek eztanda egin dio eta hil egin da.

Haur palestinarrak, Beit Hanunen jolasean. (Mohammed ABED/AFP)
Haur palestinarrak, Beit Hanunen jolasean. (Mohammed ABED/AFP)

Maan albiste agentzia palestinarrak eman du jakitera albistearen berri. Gazako Osasun Ministerioko bozeramaile Ashraf al Qidraren arabera, zendutako haurra Sami Abu Jurad bezala identifikatu dute. Iturri berberek adierazi dutenez, haurrak lehergaia ukitu duenean aktibatu egin da eta ondoren eztanda egin du. Beit Hanun gertatu da ezbeharra.

Abu Jurad haurra Israelek jaurtitako leherkari zaharren ondorioz hildako hamargarren biktima da. Sei iragan abuztuan hil ziren eta hiru, irailean.

Iturri berberen arabera, inguruetan oraindik asko dira azken erasoaldian Israelek jaurtitako leherkariak, oraindik eztanda egin gabeak.

Erasoaldi hartan 2.150 lagun hil ziren gutxienez eta zaurituak 11.000tik gora izan ziren.

Jerusalengo haurra harrapatu duen gizonezkoa hil da

Atzo Jerusalenen autoarekin haur bat harrapatu zuen palestinarra tirokatua izan zen eta ordu batzuk beranduago hil egin da, ‘Haaretz’ egunkari israeldarraren arabera.