NAIZ
MADRIL

Bolada onari eutsi dio Realak, Rayo Vallecanori irabazita

Ainhoa Vicenteren gol bati esker, talde donostiarrak garaipena eskuratu du Rayo Vallecanoren etxera egin duen bisitan.

Unai Gazpioren taldeak aurrean erronka zaila zuen arren, Realak partida ona egin du Vallecasen eta hiru puntuak eskuratu ditu, Ainhoa Vicenteren gol bati esker.

Donostiarrek jada lau jardunaldi daramatzate galdu gabe eta emaitza horiei esker sailkapenean gora egin dute, behekaldetik urrunduz.

Hurrengo partidarako aurkari handia dute donostiarrek zain, partida bakarra galdu duen Bartzelonaren aurka jokatuko baitute.