NAIZ
Bilbo

Shakhtar Donetsk-Athletic, sarrerak bi eurotan

Datorren asteartean, Ukranian jokatu du Athleticek Txapeldunen Ligako partida, eta sarrerak bi eurotan lortzeko aukera izango dute bai bazkideek bai gainontzeko zaleek ere bihar eta etzi.

Mikel Balenziaga joaneko partidan (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Mikel Balenziaga joaneko partidan (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Shaktar Donetski bisita egingo dio Athletik datorren asteartean, Txapeldunen Ligako 5. jardunaldian. Sarrerak bi eurotan jarri ditu salgai talde ukraniarrak. San Mameseko txarteldegiak irekita egonen dira bihar eta etzi 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

Athleticek jakinarazi duenez, sarrerak jasotzeko ezinbestekoa da izen-abizenak, bidai plana eta hotela jakinaraztea.