NAIZ

Korrikaren ibilbidea argitara

Korrika 19k badauka ibilbidea. Jakina zen Urepeletik abiatuko zela eta Bilbon izango zuela helmuga, baina gaur eman dute antolatzaileek jakitera martxoaren 19tik 29a arte Euskal Herrian zehar jarraituko duen ibilbidea.

errepide lasterketak
ruta - errepide lasterketak
 

 

Argitaratu dute Korrika 19ren ibilbidea webgunean. Martxoaren 19an Urepeletik aterako zela jakina zen. Arratsaldeko 17.30ean hasiko da Euskal Herriari bira emateko asmoz. 10 egun beranduago iritsiko da Bilbora, 12.30ean. Tartean Euskal Herriko txoko gehienak zapalduko ditu lasterketa euskaltzaleak.

Bidean, herri eta hiri desberdinak igaroko ditu lekukoak. Donibane Garazin, martxoaren 19an bertan izanen da, Maule eta Iruñea hurrengo egunean zapalduko ditu lasterketak. Baionara 21ean iritsiko da, Donostia 22an atzean utziz. Gasteizek martxoaren 28a arte itxaron beharko du eta Bilbok, azkenik, amaiera hartuko du hilaren 29an.

‘Euskahaldun’ lelopean abiatuko da Korrika 19. Lehen aldiz, Nafarroa Beheretik ekingo dio eta zazpgarrenez izango du amaiera Bizkaiko hiriburuan.