Amagoia MUJIKA
Elizondo

Baztan pilotalekua zutik jarri du Julio Sotok

Julio Sotok jantzi du Elizondon Nafarroako txapela. Ondo merezitako garaikurra, hasi eta buka sekulako saioa josi duelako Sotok. 797,5 puntu bildu ditu eta alde handiarekin irabazi du, bigarrenak, Xabier Terrerosek, 759 puntu batu baititu.  Baztan pilotalekua zutik jarri da eta txalo zaparrada luzea eskaini dio txapeldun berriari.

Julio Soto, txapelarekin. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Julio Soto, txapelarekin. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Giro berezia izan da hasieratik, duela aste batzuk auto istripu batean bizia galdu zuen anaia Alberto oso presente izan duelako Juliok saio guztian. Hasierako agurra harentzat izan da eta bukaerakoan, txapelaren eskaintzan, berriz izan du gogoan. Hauxe, eskaintza: «Aitak zuri hitz egiten pasatzen ditu egunak/ egunero pizten dizu kandela ama kuttunak/ Itxaso zurekin dago dauden bezela lagunak/Idurre eta Gorriti eta ollagorren lumak/ guztiok elkartzen gaitu zuganako maitasunak/ Alberto hartu itzazu besarkada bihozdunak/ gutxi barru aurrez aurre emango dizkizugunak».

PUNTUAZIOA
JULIO SOTO 797,5
XABIER TERREROS 759
ENEKO LAZKOZ 446,5
OSKAR ESTANGA 430
ENEKO FERNANDEZ 420,5
ANDER FUENTES “ITTURRI” 412,5
JULEN ZELAIETA 411
AIMAR KARRIKA 405,5