NAIZ
BAIONA

Bizi mugimenduko bi kide komisaldegian izan dira berriz ere

HSBC banketxean eginiko ekintzarengatik komisaldegian izan dira berriro ere Bizi mugimenduko Txetx Etcheverry eta Sabrina Ravetta, abokatuak lagunduta.

Bizi mugimenduko kideak, Baionako komisaldegi aurrean. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Bizi mugimenduko kideak, Baionako komisaldegi aurrean. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Baionako HSBC banketxetik zortzi aulki «bahituta» otsailaren 12an Bizi mugimenduak eginiko protestaren harira irekitako auzian, bi kidek polizia etxera joan behar izan dute berriz ere.

Iragan martxoaren 17an zazpi kide izan ziren komisaldegian. Ez zuten deklaratu eta DNA frogak egiteari ere uko egin zioten.

Hori dela-eta, bi lagunek, Txetx Etcheverryk eta Sabrina Ravettak, berriro joan behar izan dute polizia etxera, abokatu batek lagunduta, Kazeta.eus-ek jakinarazi duenez.

DNA froga egitea «zentzugabekeria hutsa» dela adierazi du Etcheverryk.

Era berean, Bizi mugimenduak jakinarazi du Amis de la Terre eta Attack elkarteetako lehendakari diren Florent Conpain de Nancy eta Thomas Coutrot ere komisaldegira deitu dituztela. «Lapurreta ezkutatzea» egozten zaie, HSBC-tik hartutako aulkiak zergen ihesaren aurka borrokatzen duten bi elkarte hauei eman baitzizkien Bizi mugimenduak, protesta sinboliko bat egiteko asmoz.