naiz
GASTEIZ

7.000 oinetako kulturan egiten diren murrizketen kontra

Irantzu Lekue artista gasteiztarrak 7000 bat oinetako elkartu ditu Gasteizko Plazarik garrantzitsuenetan kultura arloan ematen diren murrizketak salatu eta «Maroto alkateak sustatutako politika arrazista eta baztertzaileak koloreen bidez salatzeko».

Zapatak Andre Mari Zuriaren plazan. (ARGAZKI PRESS)
Zapatak Andre Mari Zuriaren plazan. (ARGAZKI PRESS)

7.000 oinetako bildu ditu Irantzu Lekue artista gasteiztarrak arabar hiriburuko plazarik garrantzitsuenetan. Modu honetan, kultura arloan ematen diren murrizketak salatu eta «Maroto alkateak sustatutako politika arrazista eta baztertzaileak koloreen bidez salatu» egin ditu, Gora gasteiz plataformak ohar baten bidez adierazi moduan.

Artea «gehiegikeriak salatzeko arma» dela aldarrikatu dute, eta ez da Lekuek hau praktikan jartzen duen lehenbiziko aldia, iazko abenduan Krea eraikuntza publiko bezela aldarrikatu zuen eta.

«Artelan honek herriaren batasuna adierazten du, pertsona bakoitza desberdina dela ahaztu gabe. Zapata bakoitza pertsona batena da eta honek bertan utzi ditu bere bizipenak. Zapaten eta bizipenen metatzea herriaren batasuna islatuko du, bere desadostasunak eta bazterketa egoerak aldatzeko. Kurba organikoak izaki bizidunaren ikur izango dira, parte hartzailea eta dinamikoa; nahi duena aldatzeko gai dena», sinatu dute.

Zentzu honetan, Javier Maroto alkatea seinalatu du: «Milaka zapata dira Gasteizeko hiria Maquiavelo printzipe honetatik defendatzen gaituztenak». Honela, arabar hiriburuko «koloreak, bizikidetza eta kultura» defendatzeko deia zabaldu dute.