NAIZ
BILBO

Gurpegik urtebeterako berritu du kontratua Athleticekin

Carlos Gurpegik kontratua berritu du Athleticekin eta, gutxienez, 2016ko ekainaren 30era arte talde txuri-gorriko jokalaria izanen da. Hamalaugarren denboraldia izango du Bilbon.

Carlos Gurpegi eta Josu Urrutia, kontratu berriaren sinaduran. (ATHLETIC)
Carlos Gurpegi eta Josu Urrutia, kontratu berriaren sinaduran. (ATHLETIC)

Athleticek eta Carlos Gurpegi jokalariak azken honen kontratua berritzea erabaki dute. Horren arabera Gurpegi 2016ko ekainaren 30era arte klubeko jokalaria izango da, gaur bertan sinatu dutenez.

35 urte beteko ditu jokalari nafarrak abuztuan eta hamalaugarren denboraldia izango du elastiko txuri-gorria defendatuz. Kapitainak, gutxienez, urte betez jarraituko du San Mamesen.