NAIZ
DONOSTIA

Goi mailako lehiaketa utzi du Ekaitz Saies piraguistak

Azken hogei urteotan euskal piraguismoaren ikur izan den Ekaitz Saiesek bere kirol ibilbidearen amaiera iragarri du.

Ekaitz Saies piraguista donostiarra. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Ekaitz Saies piraguista donostiarra. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Donostian egindako agerraldian iragarri du Ekaitz Saies piraguistak erretiroa hartu duela, goi mailako lehiaketak utziz.

«Aurreko urtean 15. amaitu nuen Munduko Txapelketan eta, nire emaitzik txarrena izan arren, postu polita iruditu zait nire kirol ibilibideari era dotorean amaiera emateko», nabarmendu du Basque Team taldearen babespean aritu den kirolariak, ondoan Jon Redondo Lakuako Kirol Zuzendaria zuela.

18 urte goi mailan egon eta gero –tartean Munduko bi Txapelketa irabazita– hartu du erabakia kirolari donostiarrak, bi arrazoi nagusirengatik: alde batetik, maila horretan lehiatzeak eskatzen duen «sakrifizio ikaragarriarengatik» eta, bestetik, baliabideei dagokionez ez delako «garairik onena» piraguismoarentzat.