NAIZ

Inma Berriozabal santutxuarra aske geratu da

Inma Berriozabal gaixo dagoen presoa aske geratu da, gaur goizean A Lamako espetxerik atera ostean. 18/98 sumarioan auzipetuta, 2008 urtean atxilotu zuten lehenbizikiko aldiz, eta 2009an berriz ere. Ordutik zen espetxean.

Inma Berriozabal, Santutxura iritsi denean. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Inma Berriozabal, Santutxura iritsi denean. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Inma Berriozabal santutxuarra aske geratu da gaur goizean A Lamako (Pontevedra) espetxetik irten eta gero. 19/98 sumarioan auzipetuta, 12 urteko kartzela zigorra ezarri zion Auztegi Nazional espainiarrak.

Arratsaldean iritsi da Berriozabal auzora, Santutxura, eta han jaso du lehen harrera.

2008ko urtarrilean atxilotu zuten lehen aldiz, baina aske gelditu zen pairatzen duen gaixotasun larriaren ondorioz 30.000 euroko bermea ordaindu eta gero. Hala ere, 2009ko apirilean atxilotu zuten berriro, eta ordutik preso egon da.

Hilabete geroago Auzitegi Gorenak zazpi urte eta sei hilabetera murriztu zion zigorra. Orain kondena beteta, espetxetik irten egin da.

Diabetea, B hepatitisa, psoriasi artropatia, asma bronkial arina, hipertentsioa nahiz sinusitisa pairatzen ditu Berriozabalek, gaixo dagoen presoetako bat izanik. Urte hauetan, hainbat ebakuntza egin behar izan dizkiote.