NAIZ
GAZA

Israelek Gaza bonbardatu du suziri baten jaurtiketaren ondotik

Israelgo Armadak aire erasoa egin du Gazan, zerrendatik jaurtitako suziri bati erantzunez. Ez da biktimarik izan.

Israelgo Armadak egin duen aire erasoetako baten arrastoak. (Said KHATIB/AFP PHOTO)
Israelgo Armadak egin duen aire erasoetako baten arrastoak. (Said KHATIB/AFP PHOTO)

Ohar bidez, Israelgo Armadak jakinarazi du Gazako zerrendan «milizianoek erabiltzen dituzten lau azpiegitura» bonbardatu dituela.

Esan dutenez, Gazatik aurrez jaurtitako suziri bati erantzunez egin dute aire erasoa.

Ez suziriak eta ez bonbardaketek ez dute biktimarik eragin.

Israelgo Armadak Jihad Islamikoari egotzi dio suziriaren jaurtiketa, eta halakoak gertatzea Hamasen ardura dela gaineratu du.