NAIZ
BILBO

Urriaren 14ean hasiko du ibilera Bilbao Basketek aurtengo Eurocup txapelketan

Dominion Bilbao Basketek 2015-2016 Eurocup-eko ibilera etxean hasiko du urriaren 14ean, 20.15ean, JSF Nanterren aurka. Bere multzoak aldaketak jasan ditu, non Oldenburg taldeak Nymburk ordezkatuko duen.

Bilbao Basketek Miribillan hasiko du aurtengo Eurocup-eko ibilera. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
Bilbao Basketek Miribillan hasiko du aurtengo Eurocup-eko ibilera. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Dominion Bilbao Basketek 2015-2016 Eurocup txapelketan estreinakoz jokatuko du urriaren 14ean 20.15ean, etxean, JSF Nanterren aurka. Txapelketaren webguneak gaur ezagutarazi ditu norgehiagokoen datak. Bilboko taldeak lehen faseko zortzi partidu jokatuko ditu asteazkenetan, eta hirugarren eta laugarren jardunaldikoak astearteetan.

JSF Nanterren aurka jokatuko du etxean urriarean 14ean, 20.15ean; bigarren jardunaldian, urriaren 21ean, aurkaria Telekom Bonn izango da, 19.30ean, Alemanian. Herrialde horretan jokatuko du ere hurrengo jardunaldian EWE Oldenburgen aurka, urriaren 27an, 20.00etan.

Laugarren jardunaldian etxean jokatuko du Olimpija Ljubljanaren aurka, azaroaren 3an, 21.00etan. Hurrengo jardunaldian aurkaria Dolomiti Trento izango da, eta partidua Italian jokatuko dute azaroaren 11ean, 20.30ean.

Seigarren jardunaldian, azaroaren 18an, JSF Nanterren aurka jokatuko du kanpoan, 20.30ean. Hurrengo norgehiagoka Telekom Bonnen aurka izango da Bilbon azaroaren 25ean, 20.15ean, eta EWE Oldenburgen aurka berriz jokatuko du Bilbon abenduaren 2an, 19.15ean, zortzigarren jardunaldian.

Lehen faseko bederatzigarren partidua Olimpija Ljubljanaren aurka izango da Eslovenian abenduaren 9an, 20.30ean. Azken jardunaldia etxean jokatuko du Bilbao Basketek Dolomiti Trentoren aurka abenduaren 16an, 20.15ean.