Pello Bilbao gernikarrak (CJR) eskura izan du Vueltako 8. etapa, bigarren sartu da esprint estu batean Jasper Stuyven (Trek) irabazlearen atzetik. Sailkapen nagusian ez da alde nabarmenik izan eta Chavesek jarraitzen du lidergoan.
Erorikoek behar baino protagonismo handiagoa izan dute, bereziki Peter Saganek sufritu duenak. Amaierarako 8 bat km falta zirelarik motor batek bota du Sagan lurrera. Txirrindurien eta zaleen artean haserrea eragin du gertakariak.
Aurrez, beste eroriko larri bat izan da eta bertan etxerako bidea hartu dute kolpearen ondorioz Tejay Van Garderen (BMC) estatubatuarrak, Daniel Martin (Cannondale) irlandarrak eta Nacer Couhanni (Cofidis) frantziarrak.
Biharkoa maldan gora amaituko da: vuelta.naiz.eus
#LV2015 Chaves sigue lider... Mañana final en alto http://t.co/bVf0EfHA5V pic.twitter.com/URuEgQl0rz
— naiz: Zuzenean (@naiz_zuzenean) August 29, 2015