NAIZ
IRUÑEA

Ekaitz gutxiago baina euritik eta hozteko joeran

Atzoko ekaitzik ez da espero euskal lurraldearen azalera gehienean, hegoaldean izan ahal da bat edo beste. Hala ere, euriak, goiz partean eta ipar isurialdean bereziki, protagonista izaten jarraituko du. Tenperaturek beherako joeran jarraituko dute. [Naiz.eus/eguraldia]

Arratsaldeko lehen orduan gaua zirudien Euskal Herriko hamaika txokotan, irudian Iruñea.  (Idoia ZABALETA | ARGAZKI PRESS)
Arratsaldeko lehen orduan gaua zirudien Euskal Herriko hamaika txokotan, irudian Iruñea. (Idoia ZABALETA | ARGAZKI PRESS)

Ez da atzoko alertarik eta ez da espero azken orduetan, gauean bereziki, bota duen euririk, baina petraletik jarraituko du giroak hurrengo orduetan ere. Goiz partean eta ipar isurialdean espero da euria, bereziki, nahiz eta ekaitzik egotekotan hegoalderago espero den. Gainera, hozteko joera mantenduko da.

Atzokoaren aldean dezente lasaiago, beraz. Iruñean, adibidez, arratsaldean metro karratuko 17 litro euri erregistratu zituzten eta 29 litro Lizarran. Haizeak ere arazo dezente sortu zituen hiriburuan, aireportuan hegaldi bat bertan behera utzi zuten eta Donibanen farola bota zuen.

Nafarroan ez ezik, beste hainbat txokotan ere arazoak eragin zituen atzo euriak. Mañuetan, adibidez, Ertzaintzak eta suhiltzaileek lau adineko pertsona erreskatatu behar izan zituzten, urak euren etxea hartu eta gero.