NAIZ
DONIBANE LOHIZUNE

Emakume baten gorpua aurkitu dute Donibane Lohizuneko Zenitz hondartzan

Emakume baten gorpua topatu dute gaur goizean Donibane Lohizuneko Zenitz hondartzan. Poliziak ikerketa abiatu du, heriotza zerk eragin duen argitzeko.

Ibiltari batek topatu du gorpua Zenitz hondartzan. (stjeandeluz-paysbasque.com)
Ibiltari batek topatu du gorpua Zenitz hondartzan. (stjeandeluz-paysbasque.com)

Pertsona batek emakume baten gorpua topatu du gaur goizean Donibane Lohizuneko Zenitz hondartzan zebilela, goizeko 10.00ak aldera, ‘Sud-Ouest’ egunkariak azaldu duenez.

Larrialdi zerbizuetakoak bertara joan dira eta emakumea hilda zegoela baieztatu dute. Poliziak ikerketa hasi du, heriotza zerk eragin duen argitzeko.