NAIZ
Durango

Proiektu handi inposatuen aurkako eguna ospatuko dute abenduaren 8an Durangon

«Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen aurkako eguna» ospatuko da datorren abenduaren 8an Durangon, eta honen baitan parodia ibiltari bat eta elkarretaratze bat burutuko dira.

 inposatuen aurkako eguna ospatuko dute abenduaren 8an Durangon. (AHT GELDITU)
inposatuen aurkako eguna ospatuko dute abenduaren 8an Durangon. (AHT GELDITU)

Abenduaren 8a «Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen aurkako eguna» ospatuko da Europan eta honen harira, Euskal Herriko proiektu handien aurkako talde desberdinen ekimenez, 11:30ean, Durangoko Azokatik abiatuta parodia ibiltaria egingo da eta 12:30ean elkarretaratzea.

Bertan, Euskal Herriko megaproiektuen aurkako taldeek, (AHT edo Frackingaren aurkakoak tarteko) bertaratzeko deia egin dute. Modu honetan, «gobernuen axolagabekeria» ere salatu nahi dute.

«Proiektu hauek hondamendi ekologiko, sozio ekonomiko eta pertsonala dakarte», salatu dute. Ildo beretik, proiektu hauen erabakitzeko prozesua «herritarren parte hartzerik gabe» bideratzen direla azpimarratu dute, hiritarren argudio eta proposamenak «mespratxatuz».

Bestetik, momentu honetan eztabaidagai dagoen TTIP merkatu libreko hitzarmenaren aurrean «ezezko borobila» argi eta garbi utzi nahi izan dute. «Hitzarmen hau onartuz gero, herritarren erabakitzeko eskubidea larriki erasotzea dakarrela salatzen dugu. Hau guztiarekin, hitzarmen honen geratzea ere eskatzen dugu».