NAIZ
BILBO

ACBko langileek bilera eskatu diete Lakuako Gobernuari eta Arcelorreko zuzendaritzari

Sestaoko ACB lantegiko beharginek elkarretaratzea egin dute Lakuako Gobernuaren Bilboko egoitzaren aurrean eta enpresa batzordeko presidente Juan Carlos Diazek Exekutiboarekin zein Arcelorreko zuzendaritzarekin bilerak egitea eskatu du.

Lakuako Gobernuaren egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea. (@LAB_INDUSTRIA)
Lakuako Gobernuaren egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea. (@LAB_INDUSTRIA)

«Enpleguaren defentsan» lelopean, Lakuako Gobernuaren Bilboko egoitzaren aurrean elkarretarazea egin dute Sestaoko ACB enpresako hamarnaka langilek.

Zenbait minutuz, trafikoa ere eten dute langileek.

ACB enpresaren jardunaren %80 etenda dago jada, eta desugerketa lanak bukatzen direnean, guztiz geldituko da lantegia.

Elkarretaratzean, enpresa batzordeko presidenteak Lakuako Gobernuarekin zein Arcelorreko zuzendaritzarekin bilerak eskatu ditu.

Arantxa Tapia, Garapen Ekonomikorako sailburua, siderurgia sektoreko enpresa eta sindikatuekin elkartuko da arratsaldean, sektorearen egoera aztertzeko. Ohar baten bidez, ELA sindikatuak jakinarazi du ez dela hitzordu horretara joango, bertan egongo diren enpresek «ez dutelako konpromisorik herrialde honekin, bere industriarekin eta bere etorkizunarekin».

Enpresak jakinarazi zuen asteazkenean bilera egingo zuela langileen ordezkariekin, baina Diazek adierazi du berak ez duela deialdi horren berri jaso.

ACB enpresako langileek asanblada egingo dute bihar, egingo dituzten ekimenak aztertzeko.