Jon Ormazabal
Tolosa

Irujo eta Rezusta, errukirik gabe Tolosan 22-7

Sailkatuta izan arren, hankapean ibili dituzte aukerarik izan ez duten Ezkurdia-Barriola. Azken hauek Oñatin izango dute, Artola-Albisuren aurka, txapelketara berriro sartzeko azken aukera.

Martinez de Irujok sekulako erakustaldia eman du erasoan (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Martinez de Irujok sekulako erakustaldia eman du erasoan (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Pilotazaleek berriz ere Beotibar goraino bete duten arren, atzokoaren bidetik joan da gaurkoan ere txapelketako partida eta orekarik gabeko lehia suertatu da Aspeko bi bikoteek jokatu dutena. Emaitzak (22-7) erakusten duen aldea jokoan ere ikusi da eta sailkatuta egonagatik, Irujo eta Rezustak ez dute inolako errukirik izan bere azken aukera baliatu nahi zuten euren taldekideekin.

Halakoetan gertatu ohi den bezala, gorriak oso ondo eta urdinak bere mailatik oso behera aritu dira hasiera-hasieratik. Atzean, Beñat Rezustak erabat dominatu du Abel Barriola eta aurrean, ezker eskuarekin zalantzaren bat zekarren Martinez de Irujok sekulako erakustaldia eman du, orotara 15 tanto batuz, horietako 12 airez. Joseba Ezkurdia erabat gaindituta aritu da partida osoan eta tanto bakarra lortu du, gainerako seirak Martinez de Irujok erasoan galdutakoak izan dira tartan saketk falta bat 18-4an.