Jon Ormazabal
Bilbo

Txapeldunak sufrituz egin du aurrera (22-19)

Joseba Ezkurdiak eskura izan du garaipena 11-17 aurreratu denean, baina eskuin orkatilean min hartu du eta ez du partida amaitzen jakin. Urrutikoetxeak Altuna III.aren aurka jokatuko du finalerdietan.

Oso hurbil izan du garaipena Joseba Ezkurdiak. (Aritz LOIOLA / ARGAZKI PRESS)
Oso hurbil izan du garaipena Joseba Ezkurdiak. (Aritz LOIOLA / ARGAZKI PRESS)

Iaz Oinatz Bengoetxearen aura gertatu bezala, Joseba Ezkurdiari azken unean ihes egin dio finalerdietarako txartelak. Partida bikaina jokatu du Arbizukoak eta txapelduna lotuta izan du denbora askoan. Kolpez gehiago izan da eta haisera-hasieratik alde txikiak izan ditu markagailuan, nahiz eta zoriagaiztoko jokaldi batean bekainean kolpe handi bat eraman duen 9-10ekoan.

Txapeldunak ere izan du arazoren bat bere eskuin eskuan eta pixkanaka Aspekoa berriz ere nagusitu da jokoan, bizkaitarrak ezin izan duelako pilota ezker paretara nahi bezala baztertu (11-17). Partida oso borrokatuan, orotara 406 pilotakada gurutzatu dituzte, txokotik zabalera gurutzatutako pilota batean, Ezkurdiak 14-18koa egin du, baina eskuin orkatilean min hartu du. Aldageletatik bueltatu den arren, ez du eskuan izan duen partida amaitzen jakin eta, arazoak arazo, Urrutikoetxeak berean jarraitu du partidari buelta eman eta finalerdietarako txartela eskuratu arte.